Azaroaren 17tik abenduaren 9ra ‘ New Yorketik Erratzura’ erakusketa Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 13a

Erretatu eta irudiak landu ditu gehienbat Iniestak 'New Yorketik Erratzura' erakusketan.

Diana Iniestaren margolanak eta eskultura bat egonen dira ikusgai

New Yorken izan ondotik Diana Iniesta artistak sortutako lanen bilduma da. Marrazki eta olioetan, erretratu eta irudiak landu ditu gehienbat. Eraskusketa asteburu eta jai egunetan 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara dago zabalik.


Erratzun bizi den artista kataluniarrak, erakusketa berria aurkeztuko du Elizondoko Arizkunenean. Azaroaren 17tik abenduaren 9ra arte Diana Iniestaren lanak ikusteko aukera izanen da. Eraskusketa asteburu eta jai egunetan 12:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara dago zabalik. New Yorken egindako egonaldi baten ondotik artistak sortutako lanen bilduma da larunbatean aurkeztuko duena. Marrazki eta olioetan, erretratu eta irudiak landu ditu gehienbat. Eskultura bat ere egin du 'Puzzle de detalles' izena eman diona.

Erakusketaren gai nagusia olioan egindako pertsona biluzien irudiak dira. Erakusketa ia ia monokromoa da, apaindura gehiegirik gabeko trazoa baliatzen du artistak ikusle bakoitzak obraren interpretazio pertsonalagoa egin dezan «ikuslea nahasi dezaketen apaindurak albo batera utzi ditut, argiaren, begiradaren, keinuaren… lehenengo inpresioaren bila aritu naiz. Ikuslea obrara modu indibidualean gerturatzea nahi dut, bakoitzak bere modura interpreta dezan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun