Laxoa elkarteak hamahirugarren aldiz antolatutako paxaka txapelketa azaroaren 10ean, larunbatean abiatu zen Hamar hirukotek eman dute izena, horietatik zazpi Iruritakoak eta Arraioz, Doneztebe eta Oizko bana.
Bi multzotan banatu dira taldeak eta lehenbiziko fasea ligaxka moduan jokatuko da, azaroaren 10etik abenduaren 8ra. Multzo bakoitzeko lehenbiziko bi hirukoteak sailkatuko dira abenduaren 15ean jokatuko diren finalerdietarako eta abenduaren 22an, finala eta hirugarren posturako partidak jokatuko dira, gainerako partidak bezala, Iruritako Aranabia pilotalekuan.
A multzoan Arraioz (Aritz Alunda, Mikel Mindegia eta Miguel Maritorena), Doneztebe (Josu Juanena, Unai Sapuppo eta Jokin Arraztoa), Irurita B (Egoitz Prim, Igor Urrutia eta Joseba Urtasun), Irurita D (Miguel Angel Iñarrea, Miguel Garate eta Mikel Ballarena) eta Irurita F (Jagoba Ramos, Jexux Etxenike eta Iñaki Zabaleta) ari dira.
B multzoan, Irurita A (Karlos Goikoetxea, Guillermo Etxenike eta Jexux Garate), Irurita E (Joxe Mari Salaburu, Iñaki Etxandi eta Cesar Iñarrea), Irurita G (Xabier Bazterrika, Mitxel Etxenike eta Oskar Urrutia), Irurita H (Cesar Sarratea, Xabier Ripa eta Xabier Barberena) eta Oiz (Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Koldo Mindegia) ari dira.
Lehenbizko jardunaldiko emaitzak
Azaroaren 10ean honako emaitza hauek izan ziren:
Arraioz, 1– Irurita D, 9
Irurita A, 1 – Irurita E, 9
Irurita G, 4 – Irurita H, 9
Irurita B – Irurita F atzeratua
Doneztebe eta Oizek atsedena izan dute.
Mila euroren zozketa
Bertzalde, Laxoa Elkarteak 1.000 euroren zozketa bat antolatu du; zozketa Iruritako Gizarte Bilguneko ostatuan abenduaren 22an eginen da, 20:00etan hau da, Paxakako finala jokatu ondotk. Saria bakarra dago: 1000 eurokoa eta bi zenbaki aterako dira, lehenbizikoa urtarrilaren 5eko ez bada ateratzen, ordezkoa sarituko da.