Elizondoko abesbatzak kantuan ospatuko du, kantu batekin sortu zena. Abesbatzaren iraganak, orainak eta etorkizunak bat eginen dute urteurren ekitaldietan. Ortzegunean hasiko dituzte ekitaldiak Foto Mena eta abesbatzak batera antolatu duten argazki erakusketarekin. Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, azaroaren 15etik 23ra arte egonen da irekia. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte. Azken 70 urtetako ibilbidean ateratako argazki franko izanen dira ikusgai.
Egun handia berriz, azaroaren 18an, igandean, izanen da. Santiago Apostuluaren Elizan, Goizeko 11:30etako mezan kantatuko du gaur egungo Elizondoko Abesbatzak. Ondoren, kontzertu-omenaldi berezia izanen da eta bertan garai ezberdinetako abeslariek eta Elizondoko Abesbatza Ttikiak parte hartuko dute.
Ekitaldi hauek finantzatzeko, zozketa txiki bat prestatu dute. Euro baten truke, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu-rako edozein ikuskizunetarako bi sarrera eta Bartzelonako hotel batean bi pertsonendako bi gau zozketatutako dituzte. Zozketa igandean bertan burutuko da eta boletoak euro batean erosten ahal dira igandera arte.