Familientzako formakuntza zikloa antolatu du Elizondoko eskola publikoko guraso elkarteak

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 9a

Lehenengo hitzaldia azaroaren 12an izanen da, autokontrolari buruz solastuko dute

Azaroaren 12an autokontrolari buruzko hitzaldi batekin emanen diote hasiera. Arratsaldeko 17:00etan eskolako liburutegian elkartuko dira. Guraso elkarteko bazkideek sarrera dohainik eta bazkide ez direnek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Haurtzaindegi zerbitzua izanen da.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, familientzako formakuntza zikloa antolatu du Elizondoko eskola publikoko guraso elkarteak. Azaroaren 12, arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira eskolako liburutegian. Lehenengo hitzaldiaren gaia autokontrola izanen da. Hitzaldi irekia da, ez da beharrezkoa Elizondoko eskolako partaide izatea. Guraso Elkarteko bazkideek sarrera dohainik izanen dute. Bazkideak ez direnek berriz, 5 euroko ordaindu beharko dituzte. Haurtzaindegi zerbitzua ere jarriko dute haur hezkuntzako eta lehenengo mailako haurrendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun