‘Zaharrean berria bilatzen eta berrian betikoa’ bideoaren aurkezpena azaroaren 9an Iruritako Jauregia etxean

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 7a

Baztango argazki zaharren erakusketa ere antolatu dute

Bidelagun, Laguntza Emaile Taldeak adineko pertsonen memoria biltzeko egindako ekimena da. Baztan eta Urdazubiko zenbait gizon-emakumeen bizipen eta istorioak jasotzen dituzte.

Adineko pertsonen memoria biltzeko lanean dihardu Bidelan, Laguntza Emaile taldeak. Duela urte eta erdi ‘Eguzkia Lainopean’ bideoa aurkeztu zuten. Ortziralean, bigarren bideoaren aurkezpena eginen dute Iruritako Jauregia etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera. “Zaharrean berria bilatzen eta berrian betikoa” izenburua du bideoak. Bertan, Baztan eta Urdazubiko zenbait gizon-emakumeen bizipen eta istorioak jasotzen dituzte. Proiektuaren nondik norakoak aurkeztu, bideoaren helburuak zeintzuk diren jakin eta partehartzaileen hitzak entzuteko aukera izanen dute aurkezpenera joaten direnek. Baina ez hori bakarrik, Foto Menaren artxiboari eta Dorrea elkarteari esker, Baztango argazki zaharren erakusketa txiki bat ere antolatu baitute. Iruritako bideo emanaldi eta erakusketa hau, bertze herrietan ere ikusteko aukera izanen da. Proiektua Baztango bertze herrietara ere zabaltzeko asmoa baitute.

EGITARAUA:

Azaroak 10-14 Elizondo-Elbete.

Arizkunenea 18:00- 20:00.

Azaroak 12. Almandoz. 18:00. Batzarretegian

Azaroak 13. Berroeta.

Azaroak 14. Aniz.

Azaroak 15. Ziga.

Azaroak 16. Oronoz.

Azaroak 19. Arraioz.

Azaroak 20. Lekaroz.

Azaroak 21. Arizkun.

Azaroak 22. Erratzu.

Azaroak 23 Azpilkueta.

Azaroak 26 Amaiur.

Azaroak 27. Urdazubi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun