Lizartzuko bazkalekuko iskindegia

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 31

Lizartzuko bazkaleku komunaleko iskindegi edo hesidura guztia berri­tuko du, orain artiokoa guztiz deseginik eta urra­turik baitago. Lan honek 154.000 euroko kostua izanen du (BEZ barne). Kopuru horretatik udalak 94.000 euro ordainduko ditu eta gainerako 60.000 euroak Cederna-Garalurren laguntzari esker ordainduko dira. Nekazaritza azpiegituretako urteko planean onartua egon a­rren, murrizketa politikaren ondorioz, lan hauek ez dute Nafarroako Gobernuaren diru-lagun­tzarik izanen. 
 
Modu berean kontuan hartu behar da iskindegiaren egoera txarraren ondorioz aurten baserritar guttiagok egin dutela bertan aziendak kontzeko eskaera  –hama­bortzek– eta, ho­rrela, iaz baino buru gu­ttiago izan dira; 2012an denera 29 behi eta miga, 104 behor eta po­ttoka eta 220 ardi sartu dituzte. Iskindegia berrituta baserrietako produkzioak atxe­kitzeko eta iraunarazteko behar-beharrezkoak diren bazkaleku komunalen eskain­tza hobetuko da eta horrela baserritarrek gure ekonomiaren, gizartearen, ingurunearen eta kulturaren iraupenean duten ga­rrantzia segurtatuko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun