Giltxaudi kirol instalazioetako erabiltzaileek nabarituko dute tarifen igoera. PPren erabakiaren ondotik, %21eko BEZa ordaindu beharko dute kirol instalazioetako zerbitzuengatik. Baztango Udalak Kontsumoko Prezioen Indizearen gorakada ez du ezarri, baina adierazi dutenez, ez dute BEZaren igoera bere gain hartzerik izan. Horren ondorioz, erabiltzaileek BEZaren igoera abonamendu aukera eta ekintza desberdinetan nabarituko dute. Beraz, aitzineko urteko tarifei ez zaie KPIaren %2,60ko igoera ezarriko, baina BEZaren igoera izanen dute. Orain arte zerbitzuengatik %8ko BEZa ordaintzen bazen, ikasturte honetan %21a ordainduko da.
Udaletik diotenez, beraien lehentasunetako bat, tarifen progresibitatearen alde egitea izanen da, hau da, Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga kontuan hartuta egoera ekonomiko estuagoa duenak guttiago ordainzea eta egoera hobeagoa duenak gehiago ordaintzea.. Nolanahi ere, momentu honetan, bazterketa arriskuan dauden familietako kideek, zerbitzu sozialetako ongikusiarekin, kirol instalakuntzak erabiltzeagatik laguntzak lortu ditzakete. Bertzalde, aurten, berrikuntza modura eta ordainketa errazteko, abonamenduak bi alditan zatiturik ordaintzeko aukera emanen diete erabiltzaileei.