…baina Gaztainaren Ibilbidea ezagutzera eman zuten

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 31

Pello IRIARTE

Ezpileak, garai batean gaztainak gordetzen ziren tokiak, dira Gaztainaren Ibilbideko ondare garrantzitsuenak. Gaztainen bidean, denera lau daude ikusgai. Ibilbidea Etxaideko errotan hasten da. 3.500 metroko luzera eta 130 metroko desnibela du, horregatik, familia osoak egiteko moduko bide erraza da. Inbuluzketa anaiek duela urte batzuk egindako ikerketen emaitzetan oinarritzen da ibilbidea. Ingurune honetako ekonomian eta elikaduran gaztainek zuten garrantzia agerian geratu zen ikerketa horiekin. Ibilbidea egiten duenak, lau ezpile ikusi ditzake. Gaztainak barnean sartzen ziren bere kakoxekin eta azkenik hermetikoki estaltzen ziren ez usteltzeko. Pello Iriarte historialariaren gidaritzapean egin zuten aurkezpen ibilaldia urriaren 13an eta aitzinera bisitaldi gehiago egiteko asmoa ere badute. Bidean oraindik seinaleak jarri ez dituzten arren etorkizunean jartzeko asmoa dute, bisitari eta bertakoek ezagutzeko ibilbide aproposa dela uste dutelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun