Antolatzaileen eta Etxaideko errotako nagusiaren arteko gaizki ulertuaren ondorioz, ez zen espero bezain borobila atera aurtengo Errotaren Eguna, baina halere jende andana bildu zen Elizondoko errota inguruan urriaren 13an. Talorik eta bisita gidaturik ez zen izan bisitarientzat, baina horren ordez, garai bateko errotei buruz Xaloa Telebistak prestatutako dokumentala ikusteko modua izan zen. Heldu den urterako lekukoa Lekarozko Etxebertzekobordako Jose Mari Argaratek eta, beraz, Infernuko Errotak hartu du.