Gazte txartela dutenei igerilekua, museoak eta musika eskolako zerbitzuetan %5-10eko beherapena egiteko eskatu zion Gobernuak Udalari, baina udalak ez du onartu. Gazte txartela duten 14 eta 30 urte arteko guztiengan izanen luke eragina neurriak eta hori ez dela neurri ekitatiboa uste du Udalak, «ez duelako gazteen egoera sozioekonomikoa kontuan hartzen». Horren ordez, pertsona bakoitzaren egoerari egokitutako ordainketa eskaintzeko ahalegina egiten dutela dio. Batzuetan egoera ekonomiko txarrean dauden familietako kideei igerilekuko abonua doan eskaini zaie edo musika eskolako matrikuletan familia ugarikoei deskontua egiten zaie. Igerilekuan 14-17urtekoei %25eko beherapena egiten zaie.