Baztango osasun kontseilua, 1990. hamarkadaren hasieratik lehen aldiz urriaren 18an bldu zen. Osasun kontseilua herritarren eskubidea den osasun arreta bermatzeko, hobetzeko eta eraginkorrago egiteko bilgunea da eta, bertan, erakundeetako ordezkariak, osasuneko profesionalak, sindikatu eta herri erakundeetako ordezkariak biltzen dira.
Udal berria osatuz gero, udal gobernuaren helburuetako bat Baztan-Zugarramurdi eta Urdazubiko osasun kontseilua berreskuratzea izan da. Elizondoko osasun etxeko arduradunen eskaera ere izan da bilgune hau berreskuratzea, modu horretan, eragile desberdinek aho batez egindako eskariari erantzuna eman zaio. Uriaren 18ko bilera horretan parte hartu zuten Antonio Perez Andrés, Iparraldeko eremuko zuzendariordeak; Garbiñe Elizegi, Iñigo Iturralde eta Mª Carmen Iribarren Baztango udaleko ordezkariak; Itziar Galarregi, Urdazubiko udal ordezkariak; Lazaro Daintziart Iribarren, Zugarramurdiko udal ordezkariak; Elizondoko osasun zentroko ordezkari gisara, Iñaki Marcos Zorroza (Elizondoko lehen arreta taldeko zuzendaria), Ana Ariztegi (Elizondoko lehen arreta unitateko erizain taldekoa), Eva Espatolero Ladrero (Elizondoko osasun zentroko gizarte langilea) eta Agurtzane Elizegi (Osasun etxeko administraria); Andone Garde (LAB), sindikatuetako ordezkari gisara eta Eguzkilore, Dizdira, Anfas eta Arkupeak elkarteetako ordezkariak. Lehenengo bilera honetan Osasun kontseiluaren helburuak eta funtzionamenduak zehaztu zituzten.