Barraskiloak kontsumo elkartea lanean hasi da

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 31

Barraskiloak kontsumo elkarteak bere burua aurkeztu zuen urriaren 17an Elizondoko Arizkunenean egin zuen batzarrean. Denera 25-30 lagun hurbildu ziren egitasmoaren berri izatera eta sustatzaileek aipatu zutenez, oraino eratze fasean dagoen egitasmoa da, hortaz, bazkide egiteko asmoa duten guztiekin adostu beharrekoa. Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harreman zuzena bulkatuko dute, betiere, produktu ekologikoak eta sasoikoak eskuratzeko. Modu berean, eskualdean ekoizten ez diren produktuak ahalik hurbilenetik ekartzen saiatuko dira. Dagoeneko lokal bat hi­tzartua dute, Oronoz-Mugairin eta taldea abiarazteko bazkideak bilatzen ari dira, izan ere, proiektua aitzinerat ateratzeko, astero hiru-lau orduz liberaturik egonen den pertsona kontratatzea aurrikusi baita. Ondoko batzarra abenduaren erdi aldean eginen da eta orduan eztabaidatu era erabakiko dira kontu guztiak. Elkartea, hasieran, eskualdekoa izanen da, hau da, Baztan-Male­rreka-Bortziriak mailakoa; denborarekin, indartu ahala, bailara bakoitzean kontsumo elkarte bana izatea litzateke helburua.
Izena emateko: barraskiloak@gmail.com edo telefono hauetan: 678445521 (Ruth) edo 625106426 (Felix).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun