Kirikoketa bestaren hamahirugarren edizioa ospatu zen urriaren 20an Arizkunen, Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatua. Gamioxarreko dolarean gerora sagardoa bihurtuko den sagarra jo zen, baina horren inguruan hainbat ospakizun egin ziren.
Astotxoak euripean tiratutako organ Larrainkarrike bitarte ekarritako sagarra kirikoketa erritmoan jo eta estutu ondotik, zukua dastatzeko aukera izan zen, muztio hori kupeleratu aitzin. Hiruzpalau hilabete esperatu beharko da orain sagardoa bihurtzeko. Aurten 1.800 kilo sagar inguru ekarri dituzte Zigatik.
Goizeko lana egin ondotik, ederki bazkaldu eta bazkalondoan bertze prentsaldia eman zioten sagar patsari. Egna borobiltzeko kontzertua eskaini zuten Pottoka eta Eskortzek eta dantza izan zuten Trikidantz taldearekin.