Ogia egiteko ikastaroak Amaiurko Otsondo elkartean

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

Utzitako argazkia

Amaiurko Otsondo elkarteak antolatuta, bi ogi tailer egin ziren irailaren 29 eta 30ean. Ogia lehengo erara, hau da, amaorearekin egiten erakutsi zuten Juan­txo Aranburu eta Teba Gonzalez irakasleek. Gehienez ere 12 lagun aritzen ahal ziren tailer bakoitzean eta plaza guziak bete zituzten Baztan eta Bortzirietatik joandako 24 lagunek. Aski gustora aritu zirela aipatu dute partehartzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun