Hainbat euskal herritarrek polizien aldetik jasan dituzten torturak salatzeko asmoz, 2010eko inauterietan torturen parodia egin zuten Elizondon. Horren ondorioz, lau gazteren aurkako epaiketa abian jarri zuten. Hasiera batean, kalumnia delituengatik zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen lau gazteentzat, baina epaiketan, irain gisa kalifikatu eta bakoitzarendako 5.400 euroko isuna eskatu zuen fiskalak azkenean. Defentsak indefentsioa argudiatu eta epaiketa berriz egin zen urriaren 4an. Azken epaiketa honetan, fiskalak bere eskaera berretsi eta lau gazteak irainengatik zigortzea eskatu zuen. Defentsa-abokatujk berriz batetik froga objetiborik ez dela beraiek izan zirela baieztatzeko argudiatu du, eta bertzetik tortura salaketa bat dela eta zigorra adierazpen askatasunaren kontrako zigorra izanen zela adierazi zuen.
Azken epaiaren zain daude orain auzipetuak.