Herri ttikietako eskolen besta ospatu zen Erratzun

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

Utzitako argazkiak

Ikasle, Irakasle eta guraso aunitz bildu ziren irailaren 30ean Erratzun ospatu zen herri ttikietako eskolen bestan. Erratzuko Damek ( ihautekoak ) bestara hurbildu zirenei ongi etorria egin zieten. Gero bi ibilbide egin zituzten; koxkorrek Gorostapoloraino Iñarbiletik pasata eta ttikiak zuzenean joan ziren Gorostapolora. Han sorpresa izan zuten Irrien Lagunak aritu zirelakotz eszenatoki gainean. Ondotik denak Erratzura joan ziren bazkaltzera, Fanfarronak bandaren gibeletik. Bazkaria frontoian izan zen eta Erratzuko jendeak, auzolanez, herri menua eskaini zuen: taloa, postrea eta edaria. Taloak Eskolako amek egin zituzten eta postreak Erratzuko etxeek eginak ziren. 400 talo baino gehio egin behar izan zituzten jendea ase­tzeko. Ondotik BKZ-ren eskutik tirolina izan zen frontoiaren gibeleko aldean eta aurpegi margoketa tailerra. Akitzeko Franxiskorekin dantzaldia eta zonaldeko produktuen loteen zozketa egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun