Deialdiaren helburua 2011-2012 ikasturtean Baztango euskaltegian euskara ikasten aritu diren eta langabezian dauden edo ikasleak diren herritarrak diruz laguntzea da. Diru-laguntza hori, gehienez ere, ikastaroaren matrikulazioak sortu duen gastuaren %50ekoa izanen da. Eskabideak ikastaroak egin ondoan Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira urriaren 31 arte. Informazio eta dokumentazio guzia Baztango Euskara Zerbitzuan (948 580006) edo www. baztangoudala.eu.