29 autorendako aparkalekua Balleko Etxearen gibelaldean

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

Utzitako argazkia

Balleko Etxearen gibeleko aldeko parkina handitu eta bederatzi toki gehiago egin ditu Udalak. Horretarako, lehendabizi, udalarena zen eremu publikoa berreskuratu eta, ondotik, autoak aparkatu ahal izateko parkina handitu du. Orain, denera 29 toki daude, horietatik 2 ezinduendako erreserbatuak. Autoendako aparkalekuen afera arazo nahiko larria da Elizondon, azkeneko urteetan familia bakoitzeko auto kopurua eta auto-mugikortasuna handitu direlako. Udalak uste du herrien bilakaera ez dela autoen arabera antolatzen ahal, «jendeendako kalitatezko espazio urbano eta sozial baten arabera baizik» eta, horretarako, nahiz beharrezkoa diren aparkalekuak eginen dituen, herritarren kontzientzia aldaketa behar-beha­rrezkoa dela uste du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun