Kirikoketa besta antolatu du Jo ala Jo taldeak urriaren 20an Arizkunen

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

120 lagunendako bazkaria eta arratsean kontzertua prestatu dute

Jo ala Jo taldeak antolatzen duen Kirikoketa bestak hamahiruga­rren edizioa beteko du urriaren 20a Arizkunen. Egun horretarako egitarau zabala prestatu dute. 10:45ean ibilaldia eginen da Arizkungo herritik barna Gamio­xarreako Dolaretxera, musikariekin, sagar joleekin, asto eta saga­rrekin, erraldoi eta dan­tzariekin. 11:00etan ate irekitzea. Segidan, sagar Jotzea, estutzea, zuku dastaketa eta kupelaratzea eginen dira. Lanak akitutakoan, Kirikoketa Jotzea eginen da. Bitartean: Nafarroako Sagardoen dastaketa, taloak, artisauak, gaztainak, musika, azalpenak eta bertze izanen dituzte Gamioxarrea inguruan.
 
14:30ean bazkari Herrikoia antolatu dute 120 lagunendako. Txartelak ohiko lekuetan daude salgai. Bazkalondoan, 18:00 aldera he­rritik barna ibilaldia eginen da arratsalde pasan, kantu,dan­tza eta soinuekin. Aurtengo Kirikoketa Eguna behar bezala akitzeko, 21:30ean kontzertua izanen da.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun