Gaur arratsaldean eginen dute Barraskiloak kontsumo elkartearen aurkezpena

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 17a

Barraskiloak kontsumo elkartearen aurkezpena gaur Arizkunen Arranbela

Arizkuneko sabaian 19:00etan elkartuko dira

Baztanen sortu berri den kontsumo taldeari buruzko informazioa jaso eta bazkide egiteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Eskualdeko herritar guztiei aurkezpenera joateko deia egin diete elkarteko kideek.

Gaurtik aitzinera, elikaduraz eta kontsumo ohiturez solastu nahi duenak horretarako aukera izanen du Baztanen. Barraskiloak kontsumo elkartea sortu dute eta gaur eginen dute jendaurreko aurkezpena. Arizkuneko sabaian arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira. Kontsumo taldeari buruzko informazioa jaso eta bazkide egiteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Antolatzaileek eskualdeko herritar guztiak animatu nahi dituzte aurkezpen ekitaldira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun