Baztango Osasun Kontseilua 90. hamarkadatik lehen aldiz bilduko da

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 17a

Urriaren 18an, ortzegun arratsaldeko 13:00etan izanen da bilkura udaleko batzar gelan

Baztango osasun kontseilua, 1990. hamarkadaren hasieratik lehen aldiz urriaren 18an, ortzegunean bilduko da. Osasun kontseilua herritarren eskubidea den osasun arreta bermatzeko, hobetzeko eta eraginkorrago egiteko bilgunea da eta, bertan, erakundeetako ordezkariak, osasuneko profesionalak, sindikatu eta herri erakundeetako ordezkariak biltzen dira.

Baztango osasun kontseilua, 1990. hamarkadaren hasieratik lehen aldiz urriaren 18an, ortzegunean bilduko da. Osasun kontseilua herritarren eskubidea den osasun arreta bermatzeko, hobetzeko eta eraginkorrago egiteko bilgunea da eta, bertan, erakundeetako ordezkariak, osasuneko profesionalak, sindikatu eta herri erakundeetako ordezkariak biltzen dira.

Udal berria osatuz gero, udal gobernuaren helburuetako bat Baztan-Zugarramurdi eta Urdazubiko osasun kontseilua berreskuratzea izan da eta, azkenean, lortu da. Aipatzekoa da, baita ere, Elizondoko osasun etxeko arduradunen eskaera ere izan dela aipatu bilgunea berreskuratzea, modu horretan, eragile desberdinek aho batez egindako eskariari erantzuna eman zaio. Bilera ortzegunean 13:00etan eginen da Baztango Udaleko Batzar Gelan.

 

Parte hartzaileak

Ortzeguneko bileran honako hauek parte hartuko dute: Iparraldeko eremuko zuzendariordea: Antonio Perez Andrés

Baztango udaleko ordezkariak: Garbiñe Elizegi, Iñigo Iturralde eta Mª Carmen Iribarren.

Urdazubiko udaleko ordezkaria: Itziar Galarregi

Zugarramurdiko udaleko ordezkaria: Lazaro Daintziart Iribarren

Elizondoko osasun zentroko ordezkariak: Iñaki Marcos Zorroza (Elizondoko lehen arreta taldeko zuzendaria), Ana Ariztegi (Elizondoko lehen arreta unitateko erizain taldekoa), Eva Espatolero Ladrero (Elizondoko osasun zentroko gizarte langilea) eta Agurtzane Elizegi (Osasun etxeko administraria)

Sindikatuen ordezkaria: Andone Garde (LAB)

Eta Baztango elkarte hauetako ordezkariak: Eguzkilore, Dizdira, Anfas eta Arkupeak

Lehenengo bilera honetan Osasun kontseiluaren helburuak eta funtzionamenduak zehaztuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun