Donostiako Zinemaldian aurkeztu ondoren, urriaren 5etik aitzinera ikus liteke Baztan filma zinemetan. 5.000 ikusle baino gehiago izan dira dagoeneko filma ikusten. Donostia eta Iruñeako bi zinematan dago ikusgai, eta hogei egunetan lortu dute ikusle kopuru hori. Hemendik gutxira Bartzelona, Madril, Bilbo eta Gasteizko zinemetara iritsiko da filma.
Baztan film historikoa da, eta agoteek jasandako bazterketa kontatzen du. Unax Ugalde, Kandido Uranga, Joseba Apaolaza, Carmelo Gomez eta Ramon Agirre dira protagonistak.
Sinopsia
2011ko udazkenean errodaje talde batek bidaia egin du Baztan bailara ezkutura XVII. mendearen hasieran izandako gertakari ilun batzuei buruzko filma bat egiteko. Errodajea burutu eta bertako barrideekin bizitza partekatzen duten bitartean - barride horietako batzuk aktoreak dira filmean -, hamar mende baino gehiago beranduago oraindik bailarako bizitzan irauten duen arraza-diskriminazioa aurkituko dute. Honako hau, Unax Ugaldek interpretatzen duen Joxe bezalako pertsona eta pertsonaien inguruko istorioa da; gizon gazte hau berak eta bere aitzinakoek Agotak izateagatik jasandako diskriminazioaren kontra altxatzen da.