Baztango Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira eskariak urriaren 31 baino lehen. Deialdiaren helburua 2011-2012 ikasturtean Baztango euskaltegian euskara ikasten aritu diren eta langabezian dauden edo ikasleak diren herritarrak diruz laguntzea da. Diru-laguntza hori, gehienez ere, ikastaroaren matrikulazioak sortu duen gastuaren %50ekoa izanen da. Eskabideak ikastaroak egin ondoan Baztango Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira, luzeen jota, 2012ko urriaren 31n. Informazio eta dokumentazio guzia Baztango Euskara Zerbitzuan (948.58.00.06)edo www.baztangoudala.eu Web orrian.