Baztango udaletxearen gibeleko aparkalekua handitzeko obrak amaitu dira

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 10a

Elizondoko udaletxearen gibelaldeko parkina obrak amaitu ondotik.

Bederatzi toki gehiago daude orain herritarren eskura

Obrak akitu ondotik, denera hogeita bederatzi toki daude orain, lehen baino bederatzi toki gehiago. Toki horietatik bi ezinduendako erreserbatuak daude.

Baztango udaletxeak udalaren gibeleko aldeko parkina handitu eta bederatzi toki gehiago egin ditu. Horretarako, lehendabizik, udalarena zen eremu publikoa berreskuratu eta, ondotik, autoak aparkatu ahal izateko parkina handitu du. Orain, denera 29 toki daude, horietatik 2 ezinduendako erreserbatuak. Udalak beharrezkoak diren aparkalekuak eginen dituela erran du, baina herritarren kontzientzia aldaketa beharrezkoa dela aipatu du. Udalaren iduriz, Elizondon geroz eta auto gehiago daudenez, autoendako aparkalekuen afera arazo nahiko larria bihurtzen ari baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun