Iruritako dantzarien trebezia agerian geratu da Iruritako dantza zati bat bideoan. Nazioen Munduak martxan jarritako herri ekimenarekin bat egin eta grabatutako bideoa sarean da. Dantza Zati Bat egitasmoaren asmoa, herri desberdinetako dantza taldeen bideoak jaso eta horiekin, Xabi Solano eta DZ-k Gazta Zati Bat dokumentalaren soinu bandarako sortutako "Mikel eta Loinaz" abestiaren bideoklipa egitea da. Iruritakoen "Dantza zatiaz" gain, Oriokoena, Lesakakoena eta Argentinakoena ikus litezke sarean.