Iaz bezala, gastronomia jardunaldien baitan, lehiaketa izan zen eta Baztango aretxe pintxo, salda eta busti onenak saritu zituzten. Sari nagusi gehienak Oronoz-Mugairiko ostatu-jatetxeek lortu zituzten. Pierresena jatetxeak busti eta salda onenen sariak lortu zituen. Ongi Etorri ostatuak Nafarroako Aretxea izeneko sari berezia eskuratu zuen, produktu eskaintza orokor onenagatik eta, bigarren urtez segidan, pintxo onenaren saria ere eskuratu zuen. 16 ostatu eta jatetxek parte hartu zuten.