Pilarika bezperako txupinazoarekin hasiko dira lau eguneko bestak Gartzainen

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

Kirola eta besta bateratzeko aukera ederra izanen da urriaren 11tik 14ra izanen diren Gartzaingo bestetan. Garazi ARRETXEA

Larunbat eguerdian herri kirol apustua jokatuko da

Asteburu honetan Anizen izanen dituzte bestak, eta hurrengo asteburuan Gartzaingo PIlarika bestek hartuko dute lekukoa. Lau egunez adin guztietako jendearendako bestak pres­tatu dituzte. Bide batez, aipatu, zopetara­ko eta zikiro jaterako txartelak Fransene eta Kor­tari­xar ostatuetan daudela salgai eta urria­ren 5a izanen da eroste­ko hondarreko eguna.

URRIAK 11, ORTZEGUNE, PILARIKA BEZPERA

• 17:00etan txupinazoa eta ezkil jotzea.

• 17:30ean mus zimizte txapelketa.

• 21:30ean Baztan Zopak trinketean.

• 00:30ean gaupasa KUPELA taldearekin.

• 07:00etan zinger jatea.

URRIAK 12, ORTZILERIA, PILARIKA EGUNE

• 10:00etan dianak eta argisoinuak.

• 12:00etan Meza Nagusia Aixteiko ermitan.

• Ondotik, luntxa.

• 14:00etan gazte bazkaria.

• 19:30ean triki bertso poteoa herrian barna.

• 22:00etan tortilla jatea.

• Ondotik dantzaldia AGERRALDErekin.

URRIAK 13, LAUNBETA, HERRITARREN EGUNE

• 10:00etan dianak eta argisoinuak.

• 11:30ean herri kirol apustua.

• 14:00etan zikiro jatea.

• 18:00etan dantzaldia MIKEL SALABERRIrekin.

• 21:30ean Mutildantzak.

• 22:00etan pintxoak afaltzeko.

• Ondotik dantzaldia.

URRIAK 14, IGENDIA, HAURREN EGUNE

• 10:00etan dianak eta argisoinuak.

• 14:00etan haurren bazkaria.

• 17:00etan haurrendako jokoak eta puzga­rriak.

• 18:30ean haurrendako txokolatada.

• 20:30ean tortilla jatea eta besten akabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun