Kultur agenda

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

Hainbat kultur ekitaldi izanen dira hilabete honetan. Ortziralean, urriak­ 5, Ana Ananda eta Iziar Muñozen margo erakusketa zabalduko dute Arizkune­nean eta urriaren 25era arte ikusgai egonen da. 
 
Urriaren 11n kantaldia izanen da Ariz­kungo Xubiltz Elkartean. Gezitik Gazira olerki musikala eskainiko dute Xabier Soubelet (aho­tsa eta gitarra), Nat Caza­rre (gita­rra) eta Andreas­ Eichne­rrek (flauta). 19:30ean hasiko da. 
 
Urriaren 13an Baz­tango artisauen azoka izanen da Elizondon. 
 
Urriaren 21ean Xentimorik gabe antzerkia ikusteko aukera izanen da Iruritako Damaso Zabalza Bilgunean, 19:00­etan eta hilaren 28an Po­ttoka & Eskortzek eta Iñigo­ Belzunegik kantaldia eskainiko dute Arizkunenean, 12:00­etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun