Anizko Arrosarioko Amabirjinaren bestei ere ailegatu zaie beraien txanda. Asteburu honetan ospatuko dituzte, larunbatean hasi eta astelehenera bitarte. Hiru egunez otordu, musika, dantza, txapelketa eta ginkana artean ongi pasatzeko aukera ederra izanen dute aniztarrek. Aipatu, bertzetik, larunbatean gantorri autobusa ibiliko dela Baztanen herriz herri.
URRIAK 6, LAUNBETA
BEZPERA
• 12:00etan ezkil jotzea, altxaferoak botako dira herriko trikitilariek alaituta.
• 13:00etan haurrendako bazkaria.
• 15:30ean puzgarriak.
• 18:00etan txokolate jatea.
• 20:30ean Mutildantzak.
• 20:45ean Baztan Zopak.
• Ondotik dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin.
• Akitzeko, xingar jatea.
URRIAK 7, IGENDIA
ARROSARIOKO AMABIRJINAREN EGUNA
• 11:30ean Iratxe eta Jone txistulariekin kalejira.
• 12:00etan Meza Nagusia.
• 13:00etan otordua.
• 18:00etan Iruña dantza taldearen emanaldia.
• Ondotik, Jaione akordeoilariarekin dantzaldia.
• Akabailan, afaria.
URRIAK 8, ASTELEHENA
ADISKIDETASUN EGUNA
• 11:00etan mus txapelketa.
• 14:00etan zikiro jatea, JOXEANJELek alaituta.
• 17:00etan ginkana.
• 21:00etan xingar jatea.
• Akitzeko Gizajoa ni.