Amaiurko Otsondo elkarteak antolatuta, bi ogi tailer egin dira aste hondar honetan, irailaren 29 eta 30ean. Ogia lehengo erara, hau da, amaorearekin egiten erakutsi zuten Juantxo Aranburu eta Teba Gonzalez irakasleek. Gehienez ere 12 lagun aritzen ahal ziren tailer bakoitzean eta plaza guziak bete zituzten Baztan eta Bortzirietatik joandako 24 lagunek.