Anizko Arrosarioko Amabirjinaren bestak urriaren 6tik 8ra ospatuko dira. Larunbatean eguerdiko 12etan emanen zaie hasiera bestei. Altxaferoa bota eta ezkilak joko dituzte eta herriko trikitilarien doinuen laguntzaz sartuko dira besta giroan. 13:00ean haurrendako bazkaria izanen da eta indarrak hartu ostean, puzgarrietan jolasteko aukera izanen dute. Arratsaldeko seietan txokolate jana eta zortzi eta erdietan mutildantzak eskainiko dituzte. 20:45ean Baztan Zopak dastatzeko aukera egonen da, ondotik AGERRALDE akordeoilariarekin dantzaldia izanen da. Eguna akitzeko, xingar jatea antolatu dute.
Igandean, arrosarioko amabirjinaren eguna ospatuko dute. Iratxe eta Jone txistularien kalejirarekin hasiko dute eguna eta ondoren 12:00etako Meza Nagusira joanen dira aniztarrak. 13:00etan otordurako garaia izanen da. Arratsaldeko seietan Iruña dantza taldearen emanaldia ikusteko aukera egonen da eta ondorik Jaione akordeoilariarekin dantzaldeia eginen dute. Akabailan afaria izanen da. Urriaren 8an, astelehenean, adiskidetasun eguna ospatuko dute. 11:00etan mus txapelketa jokatu da. Eguerdiko ordubietan zikiro jatea egonen da, Joxeanjelek alaituta. Arratsaldeko bortzetan ginaka eta bederatzietan xingar jatea izanen dituzte. Akitzeko Gizajoa ni abestuz, bestak agurtuko dituzte datorren urtera arte.