Ikasle, Irakasle eta guraso aunitz batu ziren atzo Erratzun egun osoko bestan. 10:00etan eman zitzaion bestari hasiera Erratzuko Damek ( ihautekoak ) bestara hurbildu zirenei egin zieten ongi etorriarekin. Gero bi ibilaldide egin zituzten; koxkorrek Gorostapoloraino Iñarbiletik pasata eta ttikiak zuzenean joan ziren Gorostapolora. Han sorpresa izan zuten Irrien Lagunak aritu zirelakotz eszenatokia gainean. Ondotik denak Erratzura joan ziren bazkaltzera, Fanfarronak bandaren gibeletik. Bazkaria frontoian izan zen eta Erratzuko jendeak, auzolanez, herri menua eskeini zuen: taloa, postrea eta edaria. Taloak Eskolako amek egin zituzten eta postreak Erratzuko etxeek eginak ziren. 400 talo baino gehio egin behar izan zituzten jendea asetzeko. Ondotik B.K.Z-ren eskutik tirolina izan zen frontoiaren gibeleko aldean eta aurpegi margoketa tailerra. Akitzeko Franxiskorekin dantzaldia eta zonaldeko produktuen loteen zozketa egin zituzten.