Elizondoko ihauteetan tortura parodiatzeagatik epaitutakoen aurka atzo egin zen epaiketa, baina, epaileak saioa bertan behera utzi zuen defentsaren eskariari kasu eginez. Heldu den ortzegunean epaiketa berria eginen da. Hasieran kalumnia delituengatik 8 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen epaileak, baina azken unean kalifikazioa aldatu zuen. Hasieran kalumniatzat jotzen zena, irain gisa kalifikatu eta bakoitzarendako 5.400 euroko isuna eskatu zuen epaileak. Defentsak indefentsioa eragin zitzaiola argudiatuz, epaiketa bertan behera uzteko galdegin eta epaileak onartu egin zuen. Hortaz, heldu den astean epaiketa berria eginen da. Ortzegunean izanen da 13:30ean.