Elizondoko I. Garagardo feria antolatu du Baztango Rugby Taldeak

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 28a

Larunbatean eginen de Elizondoko I. garagardo feriko kartela

Larunbatean izanen da eta Bavariar poteoarekin emanen zaio hasiera egunari

Garagardoa gustoko duenak, nahikoa edateko aukera izanen du Elizondon larunbatean. I. Garagardo feria antolatu baitu Baztango Rugby Taldeak. Eguerdiko 12:00etan hasiko da eguna Bavariar poteoarekin, ondoren bazkari tipikoa dastatzeko aukera izanen da. DJ Mokordok alaituko du arratsaldea bertara joaten denak garagardo desberdinekin zintzurra frexkatu bitartean.

I. Garagardo feria eginen dute larunbatean Elizondon. Baztango Rugby Taldea da antolatzailea. Egarria garagardo ezberdinekin asetzeko aukera emateaz gain, egun osoko besta antolatu nahi izan dute. Horrela, Bavariar poteoarekin hasiko dute eguna, eguerdiko 12etan herriko kale eta ostatuetan barna poteoan ibiliko dira musikaz lagunduta. Ondoren bazkari tipikoa dastatzeko aukera izanen da 25 euroren truke. Kodillo, saltxitxak, patata pure, garagardo litro bat dastatu eta opari bat ere jasoko du txartela erosten duenak. Intzan, Txokoton eta Furbolinen dituzte salgai interesa dutenek.  Horrez gain, garagardo desberdinen dastaketa, saltxitxak eta bokatak ere izanen dira. Egun guztian zehar haurrendako puzgarriak ere jarriko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun