Bihar eginen da Elizondoko batzarra

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 27a

Arratsaldeko zortzietan izanen da Herriko etxean

Bihar, ortzirala batzarra eginen du Elizondoko herriak, arratsaldeko zortzietan. Bertan, bortz puntu hauek landuko dituzte. Aurreko batzarreko aktaren irakurketa, eta hala balitz, bere onarpena eginen dute. Jorge Oteiza - Baztan Museo Etnografikoaren batzorde-zuzendarirako Elizondoko bi ordezkariren hautaketa ere eginen da. Bestalde, Etxesariaren eguneratzearen inguruko informea zehaztuko dute. Baztan Berri, Erlategi eta Braulio Iriarte karriketako trafiko erregulazioa eta zubiaren inguruko informazioa emanen da Herri Lanetako ordezkariekin egindako bileraren ondotik. Eta amaitzeko galdera eta eskaeretarako tartea ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun