Aurten 25. edizioa bete duen piriniar arrazako behien espainiar estatu mailako lehiaketa-enkantea egin da Elizondon Merkatuko Plazan asteburu honetan. Nafarroa eta Bizkaiako aziendek lortu zituzten sari gehienak. Tartean, Iruritako Xorneako Teodora Mitxelenak lehenbiziko sari bat eta bi sari berezi eskuratu zituen.
Gehien bat Euskal Herrian hazten diren aziendak izan ziren ikusgai Elizondon eta joan den urtean baino guttixeago izan arren, 35 abeltzainek 205 buru lehiaketara aurkeztu zituzten eta bertze 47 salgai paratu zituzten, baina enkanteak ez zuen arrakasta handirik izan. Lehiaketan lau sari lortu zituen Arraizko Gregorio Iraolak.
Piriniar arraza kasik desagertua egotetik gaur egun 13.000 buru izatera pasatu da, hobekuntza genetikoaren ondorioz. Elizondoko lehiaketan, iaz baino 100 buru gutiago izanagatik, kalitate hobea izan dela ere azpimarratu zuen epaimahaiak lehen ikustaldian.
Hamar kategoria eta sari bereziak
Baserritar bakoitzak kategoria bakoitzera bi buru aurkezten ahal zituen eta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamar kategoritan sailkatu ziren. Denera, 60 bat sari banatu ziren. Hauek izan ziren saridunak:
ZEZENKOAK
24 hilabete artekoak:
1. Gregorio Iraola (Arraitz)
2. Leire Amundarain (Orozko)
3. Rufino Jaio (Iurreta)
4. Ricardo Palacios (Lakuntza)
5. Isabel Ibarrola (Azotz)
2 eta 4 urte artekoak:
1. Juan Jose Urteaga (Zestoa)
2. Isabel Ibarrola (Azotz)
3. Jesus Ostiz (Olague)
4. Egoitz Maguregi (Zornotza)
4 urtetik goitikoak:
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Juan Luis Irazola (Mallabia)
3. Teodora Mitxelena (Irurita)
4. Isabel Ibarrola (Azotz)
5. Leire Amundarain (Orozko)
URRUXAK
8-18 hilabete:
1. Teodora Mitxelena (Irurita)
2. Elizondo SC (Egilaz)
3. Rufino Jaio (Iurreta)
4. Isabel Ibarrola (Azotz)
5. Isabel Agirre (Arizkun)
Motxarik onena. Dolaetxe (Oñati)
18-24 hilabete:
1. Gregorio Iraola (Arraitz)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. Jesus Ostiz (Olague)
4. Isabel Laurnaga (Arraioz)
5. Jose Antonio Sorbet (Burutain)
Motxarik onena. Iñigez (Zudaire)
2-3 urte:
1. Gregorio Iraola (Arraitz)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. Juan Jose Iñarrea (Erratzu)
4. Rufino Jaio (Iurreta)
5. Leire Amundarain (Orozko)
Motxarik onena. Perikoba SC (Amurrio)
3-4 urtekoak umatuak:
1. Leire Amundarain (Orozko)
2. Teodora Mitxelena (Irurita)
3. Rufino Jaio (Iurreta)
4. Juan Jose Urteaga (Zestoa)
5. Miguel Villanueva (Burutain)
Motxarik onena. Iñigez (Zudaire)
Ugalketarako. Elizondo SC.
4-6 urtekoak umatuak:
1. Gregorio Iraola (Arraitz)
2. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
3. Rufino Jaio (Iurreta)
4. Miguel Villanueva (Burutain)
5. Ion Franziskonea (Beruete)
Motxarik onena. Dolaetxe (Oñati)
Ugalketarako. Jose Antonio Sorbet (Burutain)
6-8 urtekoak umatuak:
1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
2. Juan Luis Irazola (Mallabia)
3. Carlos Oroz (Artze)
4. Isabel Ibarrola (Azotz)
5. Gregorio Iraola (Arraitz)
Motxarik onena. Iñigez anaiak (Zudaire)
Ugalketarako. Urkia (Idiazabal)
8 urtetik goitikoak:
1. Rufino Jaio (Iurreta)
2. Ibon Lasuen (Abadiño)
3. Jose Antonio Sorbet (Burutain)
4. Elizondo SC (Egilaz)
5. Juan Cruz Bikandi (Iurreta)
Motxarik onena. Ricardo Palacios (Lakuntza)
Ugalketarako. Perikoba SC (Amurrio) eta Iñigez (Zudaire)
HOBEKUNTZA GENETIKOA KONTUAN HARTZEN DUTEN SARI BEREZIAK
Indize genetiko onenak dituen zezena: Rufino Jaio (Iurreta)
Indize genetiko onenak dituen urruxa: Isabel Ibarrola (Azoz)
Baztango urruxarik onena: Teodora Mitxelena (Irurita)
Baztango zezenkorik onena: Teodora Mitxelena (Irurita)
Bertze sariak: Isabel Agirre, Isabel Ibarrola, Iñigez anaiak, Carlos Oroz eta SC Juanperez (Garralda).
Gastronomia lehiaketa
Joan den urtean bezala, gastronomia jardunaldien baitan, lehiaketa izan zen eta Baztango aretxe pintxo, salda eta busti onenak saritu zituzten. Sari nagusi gehienak Oronoz-Mugairiko ostatu-jatetxeek lortu zituzten. Zehazki , Pierresena jatetxeak busti eta salda onenen sariak lortu zituen. Ongi Etorri ostatuak, berriz, “Nafarroako Aretxea” sari berezia eskuratu zuen, produktu eskaintza orokor onenarengatik eta, bigarren urtez segidan, pintxo onenaren saria ere eskuratu zuen. Lehiaketan 16 ostatu eta jatetxek parte hartu dute asteburuan, piriniar arrazako aretxearekin prestatutako errezetak eskainiz.