Lehendabiziko aldiz garagardo feria antolatu du errugbi taldeak hilaren 29an

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 21a

«Garagardoa gustatzen bazaizu... Ezin duzu hutsik egin!». Horixe bera erranez, gonbidapena luzatu du Baztan Errugbi Taldeak irailaren 29rako antolatu duen lehenbiziko garagardo feriarako. Elizondon izanen da. 12:00etan karrika eta ostatuetan barna Bavariar poteoa eginen da, musikaren laguntzarekin. Ondotik, 25 euro balio duen bazkaria eginen da  eta prezio horren barne, txerri-ukondoa, saltxitxak, patata purea, garagardo litro bat eta oparia sartuko dira. Txartelak Intza, Txokoto eta Futbolin ostatuetan paratu dituzte salgai. DJ Mokordok (Tirri&Tery) arratsaldea alaituko­ du, baina horrez gain, egun osoan haurrendako puzgarriak, hainbat garagardo dastatzeko aukera, saltxitxak, bokatak... izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun