Esteribar eta Baztanen mugak

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 21a

Gaiak auzibideetan bidea eginen duela au­rrei­kusita, Esteribarrek eztabaidan paratu dituen herri-lurrei buruz az­ter­keta egitea erabaki du Udalak eta lan hori Eusko Ikaskuntzari eman dio, erakunde ho­rrekin duen akordioa gogoan hartuta. Azterketaren kostua 5.200 eurokoa izanen da. Horre­tatik, 1.500 euro aipatu­tako akordioaren baitan ordainduak daude. 3 hilabete iraunen dute lanek. Udalak Baztango in­teresen defentsan ahalik eta argudio juridiko-historiko argienak eta sendoenak izateko txostena egitea beha­rrezkoa ikusten du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun