Azken lau urteotan Espainiako Emakumezkoen Eskubaloi Liga irabazi duen Lizarrako taldeak Baztango ordezkari bat izanen du denboraldi honetan: Elisa Arretxea elizondarra. Baztango Kirol Taldean ibilitako pibota, beraz, Ohorezko Mailan ariko da lehendabiziko aldiz. Abuztu hondarrean eman zuen plantillaren berri Itxakok, Espainiako Superkopa hasteko egun batzuk baino falta ez zirenean. Lizarrako taldeak irailaren 1ean hasi zuen denboraldia, aurredenboraldirik egin gabe, krisi ekonomikoak hala behartuta jokalaririk gabe egon baita.