Eguzkiloreren ikastaroak

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 21a

Eguzkilore emakumeen taldeak denboraldi honetako ikastaroak  prestatzeari ekin dio. Hainbat aukera eskaini­ko ditu aurten ere urri­tik maiatzera: erlajazioa astelehenetan 17:00etatik 18:30era urriaren 1ean hasita, yoga ortze­gunetan 17:30etik 18:30­era urriaren 4an ha­sita, Nire burua ezagutuz astelehenetan 17:30etik 19:30era urria­ren 10ean hasita, yogilates asteartetan 18:00­etatik 19:30era urriaren 2an hasita, dantzapilates ortzegunetan 18:00­etatik 19:30era urria­ren 4an hasita, eta konstelazio familiarrak izeneko ikastaroa ortziraletan 17:15etik 19:15­era urriaren 5ean hasita. Irai­laren 26a arte ematen ahal da izena.
 
Ikasturte honetako ber­tze hitzorduen berri ere eman du Eguzkilorek. Urriaren 8an kon­tser­bak izanen dituzte hizpide, azaroaren 12an eu­to­nia, abenduaren 10­ean gazta egiteko urra­tsak, otsailaren 11n ogia egiteari buruz ariko dira­, martxoaren 11n denboraren bankuaz, apirilaren 8an elikadura osasuntsu bati buruz­ko mito eta egiak izanen dituzte hizpide eta maiatzaren 13an bara­tzea eta lorategia. Kasu guztietan, 18:30ean bilduko dira Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun