Lasterka saio bat euskararen alde. Hori egiteko aukera izanen da larunbat honetan, irailak 22. Egun horretan, Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut lasterketa herrikoiak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat herritan eta horien artean egonen da Baztan ere. Baztanen kasuan, lasterketa Elizondon izanen da eta bi ibilbide izanen ditu. Bata helduentzat, 4 kilometrokoa, eta bertzea 12 urtez beheitiko haurrentzat, 400 metrokoa. Bi ibilbideak Elizondoko plazan hasi eta akituko dira, 11:30etik aitzinera.
Helduek bortz euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek bi. Bortz euro gehiagoren truke, parte-hartzaileek Euskaraz bizi nahi dut kamiseta lortu ahal izanen dute. Helduen lasterketako lehen hiru emakumezko eta gizonezkoentzat sariak izanen dira eta parte-hartzaile guztien artean opariak zozketatuko dira. Izen-emateak egunean berean ordu erdi lehenagotik hasita edo aitzinetik wwww.euska razbizinahidut.org web orrian egiten ahal dira.
Bertze aldetik, Baztango Euskara Batzordeak antolatuta, Euskaraz bizi nahi dut hitzaldia eskainiko du Iñaki Lasa Kontseiluko kideak ortzegunean, irailak 20. 19:00etan izanen da Arizkunenean.