Aste hondar honetan errebestak ospatuko dituzte Amaiurren eta Erratzun

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 21a

Amaiurren ortziral eta larunbatean ekitaldiak izanen dira eta Erratzun larunbatean

Besta kontuak alde batera utzi gabe, ospakizunekin segitu nahi dute Amaiurren eta Erra­tzun. Bi herriek egun berak aukeratu dituzte eta asteburu honetan errebestak izanen dituzte.
 
AMAIUR
Amaiurren ortzira­lean­ eta larunbatean ospatuko dituzte errebes­tak. Ortziralean, irailak 21, 17:00etan Txan magoak ikuskizuna eskainiko du eta 21:00etan afaria izanen da Gaztelu elkartean. 00:00 aldera martxa izanen da goitiko ostatuetan.
Larunbatean, berriz, 14:00etan zikiro jatea antolatu dute, Frantzisko akordeoilariak alaituta. 21:00etan odolki eta zingar jatea eginen dute eta 23:00etan gaupasa izanen da Dantzadi taldearekin.
 
ERRATZU
Erratzun larunbata izanen da besta eguna, irailaren 22a. Goizean, Fanfar-onak fanfarrearekin kalejira-poteoa eginen dute eta 14:30­ean zikiro-mozorro jaterako elkartuko dira. Ondotik, kantaldia eta dantzaldia izanen dituzte Mendiberriren eskutik eta gauean, gaupasa elkartean.
Arizkunen errebestak izanen diren ala ez ezin izan dugu jakin lerro ­hauek idazterakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun