Irailaren 26ko grebarekin bat eginez, asteburu honetan kanpaldia eginen da Elizondon

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 19a

Ortziralean 19:00etan elkartuko dira

Arranbela Baztango Ezker Abertzaleak eman du deialdiaren berri eta ortziralean 19:00etan elkartzeko deia egin dute. Aski da! Ekonomia herritarren zerbitzura! lemapean bilduko dira, ortziralean 19:00etan.

Sindikatu nagusiek eta hainbat eragile sozialek irailaren 26rako deitua duten grebarekin bat eginez, asteburu honetan kanpaldia eginen da Elizondon Aski da! Ekonomia herritarren zerbitzura! lemapean. Arranbela Baztango Ezker Abertzaleak eman du deialdiaren berri eta ortziralean 19:00etan elkartzeko deia egin dute.

Joateko asmoa duenak arranbela@gmail.com helbidera idatzi behar du edo bertzela, hitzordura agertu. Otorduak autogestionatuak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun