Gazteen laxoa txapelketaren finala jokatuko dute Doneztebe B eta Arraiozek

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 13a

Irailaren 15ean, larunbat goizeko 11:30ean Arraiozko plazan izanen dute hitzordua

Ligaxkako sailkapenean lehenbiziko eta bigarren izan diren Doneztebe B eta Arraiozek jokatuko dute Laxoa Elkarteak antolatutako gazte mailako txapelketaren finala irailaren 15ean, larunbat goizeko 11:30etik aitzinera Arraiozko plazan.

Ligaxkako sailkapenean lehenbiziko eta bigarren izan diren Doneztebe B eta Arraiozek jokatuko dute Laxoa Elkarteak antolatutako gazte mailako txapelketaren finala irailaren 15ean, larunbat goizeko 11:30etik aitzinera Arraiozko plazan.

Hain zuzen, ligako azken jardunaldian elkarren indarrak neurtu zituzten bi talde hauek. Bertze bi partidak irabaziak zituztenez, dagoeneko finalerako sailkapena segurtatua zuten. Arraiozen jokatutako partidan, Doneztebe B nagusitu zen, 5 eta 7. Oizen, Doneztebe Ak 3-7 irabazi zion herriko taldeari. Honela, ligaxkako sailkapenean Doneztebe B izan da lehenbizikoa, Arraioz bigarren, Doneztebe A hirugarren eta Oiz laugarren.

Orain arteko partidak zazpi jokoetara egin badira ere, finala bederatzira jokatuko da. Arraiozko taldeak bortz pilotari erabili ditu, Eki Etxandi, Josu Etxandi, Urki Etxandi, Mikel Organbide eta Pello Telletxea eta horietako lau ariko dira finalean. Donezteberekin Julen Larretxea, Aitor Arozena, Gorka Iribarren eta Iñaki Maylin ariko dira.

Finalaren ondotik, sari banaketa eta luntxa izanen da pilotari eta zaletuendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun