Aurten, Erratzuk hartuko du Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta. Irailaren 30ean izanen da eta xehetasunak hurrengo alean aipatuko baditugu ere, lehenagotik zenbait jarduera osagarri eginen dira.
Igande honetan, irailak 9, eskolen koordinaketaz hitzaldia eskainiko da Erratzuko elkartean, 19:00etan. Toki eta ordu berean, irailaren 16an, Eskola bizia-herri bizia Gipuzkoako eskola ttikien dokumentala ikusgai izanen da. Urriaren 3an Bertsol haritza ipuin emanaldia izanen da Iruritako eskolan, goizez.