Iñaki Elizalde zuzendariak agoteen inguruan egin duen Baztan filmak laster eginen du zinemetarako saltoa. Urriaren 5etik aitzinera zinema aretoetan ikusgai izanen baita. Hala ere, hori baino lehen, Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute, irailaren 21etik 29ra eginen den Zinemaldiaren Zabaltegi-Bereziak sailean, hain zuzen.
Baztan film historikoa da, eta agoteek jasandako bazterketa kontatzen du. Unax Ugalde, Kandido Uranga, Joseba Apaolaza, Carmelo Gomez eta Ramon Agirre dira protagonistak.