Laxoan urteetan egindako lana eskertuz, merezitako omenaldi ttiki bat jaso zuen Mariano Maritorena arraioztarrak abuztuaren 4an, Laxoa Txapelketako finalaren egunean. Alde batetik, Jose Luis Arozena eskulangileak egindako guantea eman zioten semeek eta Sotero Etxandi Arraiozko alkateak eta bertzetik, Joselu Retegik egindako egurrezko eskulana ere jaso zuen.