‘Haien ametsa gurea da’

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 12a

Ondikol

Berandu bada ere, ezin aipatu gabe utzi uztailaren 21ean Amaiurren egindako ikuskizuna. Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da ikuskizun arrakastatsua taulara­tu zuten, Nafarroako konkistan bizitza galdutako gudariei eskainia. Bi ordu eta laurdenean, 110 lagun inguru igaro ziren agertokitik, tartean abeslariak, bertsolariak, dantzariak eta antzerkigileak. Espreski paratutako harmailak bete eta sarrerak­ agortu zituzten 2.000 ikusleek txalo zaparrada batekin saritu zuten egindako lana. Bertzalde, zozketaren zenbaki saridunak hauexek dira: Ana Mª Marinen margo­lana 13.987; Xabi Oteroren argazkia 6.836 eta Joseba Buruskoren eskultura 10.829.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun