IV. Argazki lehiaketako sariak banatu ditu Bertan elkarteak

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 12a

Alicia del CASTILLO

Bertan elkarteak laugarren urtez antolatutako argazki lehiaketako sari banaketa­ egin zen abuztuaren 4an, Bertan Egunaren baitan. Aurtengoan, Baztango ohitura, jendeak eta bestei buruzko irudiak hartu behar zituzten argazkilariek eta guztira 55 lan aurkeztu ziren. Horien artean, Maria Torres Ustarizek eskura­tu zuen lehendabiziko saria (400 euroko balea), Edurne Biguria Uhartek bigarrena (200 euroko balea) eta Mikel Sagastibeltzak hirugarrena (100 euroko balea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun