Iñaki Erro preso elizondarrak 25 urte daramatza kartzelan. Zigor osoa 2010eko maiatzean bete bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri eta 2017ra arte luzatua diote kartzela. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoen artean dago, kardiopatia baten ondorioz. Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, bere amaren gaixotasun larria zela tarteko, Iruñeko kartzelan egon da, baina ama abuztuaren 17an hil zitzaion eta berriz urrundu dutela salatu du Herrirak. Lehendik zegoen Almeriako kartzelara eraman dute. Herrirak «PPk hartu duen erabakia oso larria dela» uste du eta bide batez, jakinarazi du «ugari izan direla Erro ez urrundu eta libre uzteko tramiteak has daitezen eskatu duten ahotsak, baina Gobernuak preso honen eskubideak behin eta berriz zanpatzea erabaki du». Bakearen aldeko indarrak biltzeko deia egin du Herrirak, «PPren gerra-politikak salatzeko urgentziazko mobilizazio orokor baten bidez».